96. ALDIZKARIA - 1997ko abuztuaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

EBAZPENA, 1997ko uztailaren 21ekoa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko zuzendari nagusiak emana, 375 NA zenbakiko "Joar" Eraldakuntzarako Nekazaritza Sozietatea desegiteko erabakia Nafarroako Erregistro Liburuan inskribatzeko agintzen duena.

Honako hauei jarraikiz: Eraldakuntzarako Nekazaritza Sozietateak arautzen dituen abuztuaren 3ko 1776/1981 Errege Dekretua; hori garatzen duen 1982ko irailaren 14ko Agindua; arlo horretako eginkizun eta zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen abenduaren 18ko 2654/1985 Errege Dekretua; transferitutako eginkizun eta zerbitzuak Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendi Departamentuari esleitzeari buruzko otsailaren 7ko 40/1986 Foru Dekretua, eta Nafarroako Eraldakuntzarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroa sortu zuen otsailaren 28ko 71/1986 Foru Dekretua.

Ikusirik Nekazaritzako Elikagai Industrien eta Elikaduraren Zerbitzuak egindako proposamena, Zuzendaritza Nagusi honek, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariaren eskuordetza erabiliz,

EBATZI DU:

1. "Joar" Eraldakuntzarako Nekazaritza Sozietateak, (erantzukizun mugatua, egoitza Sorladan, 375 NA zenbakia), 1997ko ekainaren 30ean egindako Bazkideen Biltzar Orokorrean desegiteko hartu zuen erabakia Nafarroako Erregistro Liburuan inskribatzeko agindua ematea.

2. Ebazpen hau Nafarroako Eraldakuntzarako Nekazaritza Sozietateen Erregistrora igortzea behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartaraztea, haren laburpen bat igorri beharko dela Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera, argitara dadin eta hirugarrenek haren berri izan dezaten. Halaber, kopia kautotu bat igorriko da Estatuko Administraziora.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko uztailaren hogeita batean.-Zuzendari nagusia, Carmelo Sáinz de Murieta Sáinz.

Iragarkiaren kodea: A9706760