96. ALDIZKARIA - 1997ko abuztuaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

EBAZPENA, 1997ko uztailaren 21ekoa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura zuzendari nagusiak emana, zenbait erakunde eta pertsonari Hazien eta Mintegiko Landareen Ekoizle titulua behin betiko izaeraz ematen diona.

Hazien eta mintegiko landareen arloan Estatuko Administrazioaren eginkizunak eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzeari buruzko abenduaren 18ko 2654/1985 Errege Dekretuan eta Foru Komunitateari eskualdatutako eginkizunak eta zerbitzuak Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari eman dizkion otsailaren 7ko 40/1986 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat.

Haziei eta Mintegiko Landareei buruzko martxoaren 30eko 11/1971 Legearen 7. artikuluan; Hazien eta Mintegiko Landareen Ekoizpenari buruzko Erregelamendu Orokorra onetsi zuen abenduaren 23ko 3767/1972 Dekretuaren 7, 8, 9 eta 15. artikuluetan; eta 1986ko maiatzaren 23ko Aginduaren bidez onetsitako Haziak eta Mintegiko Landareak Kontrolatu eta Ikus-onesteko Erregelamendu Orokorrean finkatu ziren baldintzetan ezarritakoari jarraikiz.

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zerbitzuaren proposamena ikusi ondoren eta Hazien eta Mintegiko Landareen Bulegoak txostena emanda, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontsailariak delegaturik, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Zuzendaritza Nagusiak,

EBATZI DU:

Lehendabizi.-"Haziak eta Mintegiko Landareak" titulua ematea, behin betiko izaeraz, ebazpen honen eraskinean aipatzen diren erakunde eta pertsonei, eraskinean bertan zehazten diren kategoria eta landare taldeetan.

Bigarren.-Aurreko atalean aipatzen diren kontzesioek behartzen dute baldintza batzuk betetzera, Hazien eta Mintegiko Landareen Ekoizpenari buruzko Erregelamendu Orokorra onetsi zuen abenduaren 23ko 3767/1972 Dekretuan, 1986ko maiatzaren 23ko Aginduaren bidez onetsitako Haziak eta Mintegiko Landareak Kontrolatu eta Ikus-onesteko Erregelamendu Orokor Teknikoan, eta Haziak eta Mintegiko Landareak Kontrolatu eta Ikus-onesteko Erregelamendu Teknikoetan "Hazien eta Mintegiko Landareen Ekoizle" titulua eskuratzeko eskatzen direnak, alegia.

Hirugarren.-1. atalean aipatzen den kontzesiorako baldintza da aipatutako pertsona eta erakundeek betetzea ekoizle titulua eskuratzeko aurkeztutako eskabideetan eskainitako planak.

Laugarren.-Ondorengo Ekoizle tituluen izena aldatzeko baimena ematen da:

Ernalkuntza autogamoko zerealak:

-Sociedad Cooperativa Limitada Agropecuaria de Navarra izenaren ordez, Agropecuaria Navarra Sociedad Cooperativa (A.N. s. coop.).

-Semillas Valdizarbe izenaren ordez, Orvalaiz.

Bosgarren.-Beraiek hala eskaturik baliogabetzen zaie:

-Diego Benito Calvo jaunari frutarbolen multiplikadore titulua.

-"Coop. L. Cerealista de Yerri" delakoari Ernalkuntza autogamoko zerealeen multiplikadore titulua.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko uztailaren hogeita batean.-Zuzendari nagusia, Carmelo Sáinz de Murieta Sáinz.

E R A S K I N A

AN s. coop. Multiplikadorea Ernalk. aut. zerealak

Aguerri, Javier Multiplikadorea Ernalk. aut. zerealak

Bazkak

C. Círculo C. Falces Multiplikadorea Ernalk. aut. zerealak

C. Labradores Tudela Multiplikadorea Ernalk. aut. zerealak

C.S. Isidro Cabanillas Multiplikadorea Ernalk. aut. zerealak

Distribuciones agrícolas Aukeratzailea Barazkiak

Planasa Aukeratzailea Zainzuria eta piperra

Senasa Aukeratzailea Artoa eta sorgoa

Olio-landareak

Barazkiak

Orvalaiz Multiplikadorea Ernalk. aut. zerealak

Zulueta Multiplikadorea Artoa eta sorgoa

Olio-landareak

Cereales del Norte, S.L. Multiplikadorea Ernalk. aut. zerealak

Iragarkiaren kodea: A9706759