96. ALDIZKARIA - 1997ko abuztuaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

631/1997 EBAZPENA, uztailaren 21ekoa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, Nafarroako ikastetxe ez unibertsitarioetako ikasleen elkarte eta federazioentzako laguntzetarako deialdia ebazten duena.

Ikasketa eta Ikastetxeen Antolamendurako Zerbitzuko zuzendariak txostena aurkeztu du eta bertan proposatu martxoaren 7ko 209/1997 Ebazpeneko deialdia, hots, Nafarroako ikastetxe ez unibertsitarioetako ikasleen elkarte eta federazioentzako 1997rako laguntzak ematekoa, ebaztea, eta erabakia hartu zuen batzordearen akta erantsi dio.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren irailaren 30eko 398/1996 Foru Aginduaren bitartez eskuordeturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako ikastetxe ez unibertsitarioetako ikasleen elkarte eta federazioei, 1997. urterako, 338.550 pezetako dirulaguntza baimentzea.

2. Eraskineko elkarteetako bakoitzari bertan zehaztu zenbatekoa ematea, aipatu entitateek antolatutako berariazko jarduerak gauzatzeko.

3. Erakunde onuradunei eskatzea, 1997ko abenduaren 31 baino lehen, gastuen frogagiriak Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Ikasketa eta Ikastetxeen Antolamendurako Zerbitzura igor ditzaten.

Justifikazio hori egiteko izandako gastuen jatorrizko fakturak edo horien fotokopia konpultsatuak aurkeztu beharko dira, eta horien zenbatekoa ez da jasotako dirulaguntzarena baino txikiagoa izanen.

4. Ekonomi eta Ogasun Departamentuari eskatzea Eraskinean aipatu erakundeen alde dagokien libramendua egin dezan, osotara 338.550 pezeta. Gastua 1997rako Gastuen Aurrekontuan sartuko da, "Ikasleen gurasoen elkarte eta federazioentzako dirulaguntzak eta eskola kontseiluetan partaidetza sustatzea" izeneko 41230-4810- 3213 kontusailaren 13100-9 lerroaren kontura.

5. Ebazpen hau eta haren Eraskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezen agintzea.

6. Ebazpen hau eta haren Eraskina igortzea Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza eta Kulturakoan duen kontuhartzaile delegatuari, Ikasketa eta Ikastetxeen Antolamendurako Zerbitzura, Ikastetxe Atalera, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, Eskolaz Kanpoko Jardueren Bulegora eta Guraso eta Ikasleentzako Argibide eta Aholku Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko uztailaren hogeita hiruan.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

E R A S K I N A

Nafarroako Ikastetxeetako Ikasleen Elkarte eta Federazioen zerrenda, 1997rako jaso beharreko zenbatekoekin

ELKARTEAREN IZENA IKASTETXEA HERRIA ZENBATEKOA

Labiaga Ikastolako Labiaga Ikast. Bera 33275

Santiago 93 N.ª S.ª del Puy Lizarra 85375

Luis Amigó Luis Amigó Mutiloa 109750

Salesianos IP Salesianos Iruña 109700

Iragarkiaren kodea: A9706893