96. ALDIZKARIA - 1997ko abuztuaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

623/1997 EBAZPENA, uztailaren 18koa, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, 1996/97 ikasturtean musika eta dantza ikasketak egiteko beka eta laguntza deialdia behin-behinekoz ebazten duena.

Ikusirik Inbertsio Zerbitzuko zuzendariak 1996/97 ikasturtean musika eta dantza ikasketak egiteko beka eta laguntza kanpainari buruz aurkeztutako txostena. Kanpaina hura martxoaren 13ko 79/1997 Foru Aginduaren bidez onetsi eta 1997ko apirilaren 21eko 48. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Foru Agindu horren 10.1 araua aplikatuz eta Hezkuntza eta Kultura kontseilariak azaroaren 12an emandako 658/1991 Foru Aginduaren bidez eskuordetu zaizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. I. eraskineko zerrendan agertzen diren ikasleek musika eta dantza ikasketetarako beka jasotzeko eskubidea dutela hasiera batez onartzea, izan daitezkeen berrikusketak galarazi gabe.

2. Behin-behinekoz ezetza ematea Ebazpen honen II. eraskinean agertzen diren ikasleek egindako beka eskaerei, deialdiko baldintzak ez betetzeagatik, informazio osagarria biltzeko lanak bukatzen ez diren artean eta erregelamenduzko epe eta eran aurkeztutako alegazio eta berrikusketak ebazten ez diren artean. Aditzera ematen da, jasotako eskaera eta agirien zuzentasuna egiaztatzen den heinean eginen dela kontzesioa eta ordainketa, bidezko izanez gero.

3. Irakaskuntza eta garraiorako beka eta laguntzen zenbatekoak aipatu deialdiaren 7. arauan azaldutakoak dira.

4. Inbertsio Zerbitzuari baimena ematea bidezko diren kudeaketak egin ditzan emandako eta ukatutako beka eta laguntzak interesatuei jakinarazteko, behar diren administrazio egiaztapenak egiteko eta onuradunen aldeko ordainketa aginduak luzatzeko Ekonomi eta Ogasun Departamentuan.

5. Ekonomi eta Ogasun Departamentuari eskaera egitea bidezko diren ordain aginduak luza ditzan, aldez aurretik Inbertsio Zerbitzuaren txostena ikusita, 7.000.000 pezeta arte gehienez ere, 1997ko Gastuen Aurrekontuko "Musika eta Dantza Ikasketetarako Beka eta Laguntzak" izeneko 41110-4800-3211 kontusailaren 12750-8 lerroaren kargura.

6. Aipatu deialdiko 10. Araua betetzearren, beren eskubideak kaltetuak gertatu direla irizten duten I. eta II. eraskinetako eskatzaileek bidezko diren alegazioak aurkeztuz eskabidea aldatu, zuzendu edo berrikustea eskatu ahalko dute Hezkuntza eta Kultura Departamentuan, Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean.

7. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea eta Ebazpen honen eraskinak jendaurrean jartzea honako tokiotan:

-Nafarroako Gobernuaren Argibide Bulegoan, Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña.

-Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Argibide eta Agiri Bulegoan, Santo Domingo kalea, z.g., Iruña.

8. Ebazpen hau Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza eta Kultura Departamentuan duen kontuhartzaile-delegatuari, Inbertsio Zerbitzura eta Beka eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoetara igortzea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko uztailaren hemezortzian.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: A9706752