96. ALDIZKARIA - 1997ko abuztuaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

955/97 EBAZPENA, abuztuaren 5ekoa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiak emana, Zizur Zendeako planeamenduko Arau Subsidiarioen behin betiko onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea xedatzen duena.

Nafarroako Gobernuak 1997ko apirilaren 7an hartutako Erabakiaren bidez, baliorik gabe utzi ziren Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiak irailaren 4an emaniko 972/96 Ebazpena, Zizur Zendeako planeamenduko Arau Subsidiarioen behin betiko onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea xedatzen zuena, Hirigintzako Azpibatzordeak 1996ko apirilaren 2an hartutako Erabakia, 1994ko urtarrilaren 28an onetsitako agiriari aldaketa bat gehitzen diona, eta Erabaki honetan zerikusia duten Testu Bateginaren zehaztapen guztiak, aipatu Arau Subsidiarioen behin betiko onespenari buruzko espedientearen tramitazioa atzera eraman zuelarik, aipatutako 972/96 Ebazpena eman aurreko unera, alegia, eta arauek indarra hartzeko baldintza bezala ezarririk Hirigintza eta Ingurugiroko Azpibatzordeak 1994ko urtarrilaren 28an hartutako Erabakiaren zehaztapenetara egokitutako Testu Bategin bat aurkeztea eta hala deklaratzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharreko ebazpen baten bidez.

Hirigintza eta Ingurugiro Azpibatzordeak 1994ko urtarrilaren 28an hartutako Erabakiaren zehaztapenetara egokitutako Testu Bategin hori aurkeztu denez eta Departamentu honek, Zizur Zendeako Arau Subsidiarioen hirigintzaren arloko arautegian zehaztapen gisa honakoak sartu dituenez: Zizur Zendeako planeamenduko Arau Subsidiarioen agiriari buruz Kultura Zuzendaritza Nagusiko Museo, Ondasun Higigarri eta Arkeologi Atalak emandako txostenaren edukia eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak 1993ko urtarrilaren 8an emandakoena, bai eta Nafarroako Gobernuak 1997ko apirilaren 7an hartutako Erabakiaz baliatuz, berriki, 1997ko abuztuaren 1ean, Testu Bateginari emanikoa, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena ikusirik, apirilaren 7ko Erabaki hori betez eta Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 26an emandako 3/1996 Foru Aginduaren eskuordetu zaizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Zizur Zendeako hirigintza planeamenduko Arau Subsidiarioen behin betiko onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea xedatzea, legezko ondorioak izan ditzan.

2. Adieraztea, Ebazpen honen kontra errekurtso arrunta aurkeztu ahalko dela jakinarazten denetik, gehienez, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114.etik 116.era bitarteko artikuluei jarraikiz.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Zizur Zendeako Udalari eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hmazazpiko buztuaren bostean.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusia, José María Jiménez Gurucharri.

Iragarkiaren kodea: A9707160