96. ALDIZKARIA - 1997ko abuztuaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

285/1997 FORU AGINDUA, uztailaren 24koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, jantoki baimenduen zerrenda ezagutzera eman eta 1997/98 ikasturterako tarifak eta kuotak onesten dituena.

Inbertsio Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du zeinean proposatzen baitu 1997/98 ikasturterako jantoki baimenduen zerrenda eta ikasturte hartarako tarifa eta ordainak argitaratzea, Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzak finkatzearren, bai eta hezkuntz zerbitzu horren aldera ikasle dirulaguntzadunek pagatu behar dituzten gehienezko kuotak ere.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren maiatzaren 11ko 186/1993 Foru Aginduan (1993-05-31ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) finkatzen dena betearazi nahirik, izan ere agindu horrek garatu egiten baitu Nafarroako ikastetxe publiko ez- unibertsitarioetako jantokien funtzionamendua arautzeko uztailaren 24ko 246/1991 Foru Dekretuan (1991-08-21eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) xedatutakoa.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36. artikuluak (1983-04-15eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) esleitzen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. 1997/1998 ikasturterako jantoki baimenduak dira Foru Agindu honen I. Eraskineko zerrendan ageri diren ikastetxe publikoak, Haur Hezkuntzako Bigarren Zikloko, Lehen Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat.

2. Ikasturte horretarako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarengandik jaso beharreko dirulaguntzak kalkulatzeko, Foru Agindu honetako II. Eraskinean aipatzen diren modulu ekonomikoak hartuko dira aintzat. Eraskin horretan ere zehazten da ikasle dirulaguntzadunek pagatu behar duten kuota.

3. Foru Agindu honetan xedatutakoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.

4. Foru Agindu hau eta haren eraskinak bidaltzea ikastetxe interesatuetara, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Inbertsio Zerbitzura, Itun, Dirulaguntza eta Beka Atalera eta Zerbitzu Osagarrien Bulegora, behar diren ondorioak sor ditzaten.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko uztailaren hogeita lauan.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Javier Marcotegui Ros.

I. ERASKINA

1997-1998 ikasturterako baimenduriko jantokiak, kudeaketa mota eta modalitatea

ESKUALDEKOAK, KUDEAKETA KONTRATATURIK DAUKATENAK

"CATERING-A"

ANTSOAIN H.L.H.I.P., "Ezkaba"

BERIAIN H.L.H.I.P.

ZARRAKAZTELU H.L.H.I.P., "Virgen de la Oliva" eta D.B.H.I.

JAUNTSARATS H.L.H.I.P., "Oihanzabal"

URANTZIA H.L.H.I.P., "Santa María"

IRUNBERRI H.L.H.I.P., "San Juan"

MUTILOABEITI H.L.H.I.P., "San Pedro"

NOAIN H.L.H.I.P., "San Miguel" eta D.B.H.I., "Elortzibar"

ORKOIEN H.L.H.I.P., "San Miguel"

IRUÑA H.B.I.P.,"Andrés Muñoz Garde"

IRUÑA B.H.I., "Navarro Villoslada-Biurdana"

GARES H.L.H.I.P.,

ZANGOZA H.L.H.I.P., "Luis Gil"

TUTERA H.B.I.P., "Torre Monreal"

VIANA H.L.H.I.P., "Ricardo Campano" eta D.B.H.I.

ATARRABIA H.L.H.I.P., "Lorenzo Goicoa"

ZIZUR NAGUSIA H.L.H.I.P.

BAZKARIA IKASTETXEAN PRESTATURIK

AGOITZ H.L.H.I.P., "San Miguel" eta D.B.H.I.

BERRIOZAR H.L.H.I.P., "Mendialdea" eta D.B.H.I

BETELU H.L.H.I.P., "Araxes"

CASCANTE H.L.H.I.P., "Vicenta María"

DONEZTEBE H.L.H.I.P. eta D.B.H.I.,

ELIZONDO H.L.H.I.P., "San Francisco Javier"

LIZARRA H.L.H.I.P., "Remontival"

ETXARRI-ARANATZ H.L.H.I.P., "San Donato"

GARRALDA H.L.H.I.P., "Ntra. Sra. de Orreaga" eta D.B.H.I.,

GOIZUETA H.L.H.I.P., "Andrés Narbarte Xalto"

UHARTE H.L.H.I.P., "Virgen Blanca"

IRURTZUN H.L.H.I.P., "Atakondoa"

LARRAINTZAR H.L.H.I.P., "Obispo Irurita" eta D.B.H.I.

LEITZA H.L.H.I.P.

LEKUNBERRI H.L.H.I.P.

LESAKA H.L.H.I.P., "Irain"

LUZAIDE H.L.H.I.P.

OTSAGABIA H.L.H.I.P.

ERRIBERRI H.L.H.I.P., "Príncipe de Viana"

ERRONKARI H.L.H.I.P., "Julián Gayarre" eta D.B.H.I.

SAN ADRIAN H.L.H.I.P., "Alfonso X El Sabio"

TAFALLA H.L.H.I.P., "Marqués de la Real Defensa"

ZUBIRI H.L.H.I.P., "Xabier Zubiri"

ZUDAIRI H.L.H.I.P., "Las Amescoas"

KUDEAKETA KONTRATURIK DAUKATEN ARRUNTAK

"CATERING-A"

ALTSASU H.L.H.I.P., "Navarro Villoslada"

ANDOSILLA H.L.H.I.P., "Virgen de la Cerca"

BARAÑAIN H.L.H.I.P., "Alaiz"

BARAÑAIN H.L.H.I.P., "Eulza"

BARAÑAIN H.L.H.I.P.,"Los Sauces"

BURLATA H.L.H.I.P., "Hilarión Eslava"

MENDILLORRI H.L.H.I.P./D.B.H.I.,

IRUÑA H.L.H.I.P., "Arturo Campión"

IRUÑA H.L.H.I.P., "Ave María"

IRUÑA H.L.H.I.P., "Azpilagaña"

IRUÑA H.L.H.I.P., "Ermitagaña"

IRUÑA H.L.H.I.P., "García Galdeano"

IRUÑA H.L.H.I.P., "Iturrama"

IRUÑA H.L.H.I.P., "José María de Huarte"

IRUÑA H.L.H.I.P., "José María Iribarren"

IRUÑA H.L.H.I.P., "José Vilá Marqués"

IRUÑA H.L.H.I.P., "Nicasio de Landa"

IRUÑA H.L.H.I.P., "San Francisco"

IRUÑA H.L.H.I.P., "San Jorge I"

IRUÑA H.L.H.I.P., "Sanduzelai"

IRUÑA H.L.H.I.P., "San Juan de la Cadena"

IRUÑA H.L.H.I.P., "Víctor Pradera"

TUTERA H.L.H.I.P., "Elvira España"

TUTERA H.L.H.I.P., "Griseras"

TUTERA H.L.H.I.P., "Monte San Julián"

TUTERA H.L.H.I.P., "Virgen de la Cabeza"

BAZKARIA IKASTETXEAN PRESTATURIK

AMAIUR H.L.H.I.P.

ARANTZA H.L.H.I.P.

BERA H.L.H.I.P., "Ricardo Baroja"

ETXALAR H.L.H.I.P.

IGANTZI H.L.H.I.P.

ITUREN H.L.H.I.P.

IRUÑA H.L.H.I.P., "Vázquez de Mella"

II. ERASKINA

1997/1998 ikasturterako baimenduriko kuota eta kalteordainak, Nafarroako Gobernuak ematen dituen dirulaguntzei dagokienez

ESKUALDEKOEN SAILKAPENA, BAZKALTIAR KOPURUAREN ARABERA

0-80 81-160 161-240 +240

Urtean-urtean baimenduriko

gehieneko kalteordainak (pezetatan):

-Jantokiaren arduraduna 260.975 291.410 312.417 323.190

-Administratzailea * 230.542 230.542 258.552 296.257

-Zaindari bakoitzeko 260.975 260.975 260.975 260.975

Ikasleendako baimenduriko kuotak

(pezetatan):

-Diruz lagunduriko bazkaltiarrak 205 205 205 205

(Ikasle-bazkaltiarra / eguna)

Nafarroako Gobernuaren

dirulaguntza-modulua:

-Eskualdeko jantokiak Uztailaren 24ko 246/1991 Foru Dekretuko 22. artikuluan

xedaturikoaren arabera

ezarriko da jantoki bakoitzeko

(1991-08-21eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

-Jantoki arruntak Eskualdeko jantokiekin parekatuz

ezarriko da jantoki bakoitzerako.

(*) 40 baino gutxiago bazkaltiar dauzkaten jantokietan jantokiaren arduradunaren eta administratzailearen lanak berak eginen ditu.

Iragarkiaren kodea: A9706922