96. ALDIZKARIA - 1997ko abuztuaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

540/1997 EBAZPENA, apirilaren 17koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 1997an, Lizarrako García Orcoyen Ospitalerako erabili eta botatzeko mahai-oihal kirurgikoaren erosketa adjudikatzen duena.

Foru Komunitateko Administrazioaren Kontratuei buruzko Foru Legearen 43. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak apirilaren 17an eman 540/1997 Ebazpenaren bidez, ondoko kontratu hau adjudikatu dela:

-Kontratuaren xedea: 1997an, Lizarrako García Orcoyen Ospitalerako erabili eta botatzeko mahai-oihal kirurgikoaren erosketa.

-Adjudikazio mota: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

-Adjudikazioaren prezioa: urteko jotzen dena, 6.942.823 pezeta, BEZa barne.

-Adjudikazio hartzailea: Sca Molnycke, S.A.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko apirilaren hamazazpian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A9705703