96. ALDIZKARIA - 1997ko abuztuaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

691/1997 EBAZPENA, abuztuaren 4koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, Cintruenigoko Bigarren Hezkuntzako Institutuan zenbait obra egin eta patioari zoladura emateko Proiektua eta Administrazio Klausulen Plegua onesten dituena.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lizitaziorako dei egin du Cintruenigoko Bigarren Hezkuntzako Institutuan zenbait obra egin eta patioari zoladura ematea kontratatzeko.

Modalitatea: lehiaketa.

Xedea: Cintruenigoko Bigarren Hezkuntzako Institutuan zenbait obra egin eta patioari zoladura ematea.

Aurrekontua: 11.569.222 pezeta, BEZa barne.

Proposamenak aurkeztea: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamahirugarren egunera arte, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorraren bulegoetan (Iruñeko Karlos III.a, 2) edo Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren Erregistroan (Iruñeko Santo Domingo, z.g.)

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

Proposamen ekonomikoak irekitzea: jendaurreko ekitaldian, proposamenak aurkezteko epea amaitu eta laugarren egun baliodunean, goizeko hamabietan, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusian (Iruñeko Santo Domingo, z.g.).

Administrazio klausulen plegua eta arau teknikoen plegua lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, Inbertsio Zerbitzuko Obra eta Ekipamendu Atalean, Iruñeko Santo Domingo, z.g., goizeko 9etatik 2etara.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hmazazpiko abuztuaren lauan.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: A9707116