96. ALDIZKARIA - 1997ko abuztuaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

337/1997 EBAZPENA, uztailaren 28koa, Kultura-Vianako Printzea Erakundeko zuzendari nagusiak emana, Lizarrako liburutegi publikoaren altzariak erosi eta jartzea kontratatzeko Administrazio Klausula Partikularren Plegua onesten duena.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lizitaziorako dei egin du Lizarrako liburutegi publikoaren altzariak erosi eta jartzea kontratatzeko.

-Xedea: Lizarrako liburutegi publikorako altzariak erosi eta jartzea.

-Aurrekontua: 10.000.000 pezeta. Lehiatzaileek hobekuntza proposatu ahalko dute.

-Kontratatazio mota: lehiaketa irekia.

-Proposamenak aurkeztea: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita seigarren egun naturaleko 14:30ak arte, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorraren bulegoetan (Iruñeko Karlos III.a, 2) edo Departamentuaren Erregistron (Iruñeko Santo Domingo, z.g.)

Dokumentazioa: administrazio klausula partikularren Pleguan ageri dena. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

-Proposamen ekonomikoak irekitzea: jendaurreko ekitaldian, proposamenak aurkezteko epea amaitu eta laugarren egun baliodunean, goizeko hamabietan, Kultura Zuzendaritza Nagusian, Liburutegien Sarea (Iruñeko Ansoleaga kalea, 12).

Lehiaketa zuzenduko duten administrazio klausulen plegua eta baldintza teknikoen plegua lizitatzailen eskura daude, azter ditzaten, Kultura Zuzendaritza Nagusian, Liburutegien Sarea (Iruñeko Ansoleaga kalea, 12).

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hmazazpiko uztailaren hogeita zortzian.-Kultura zuzendari nagusia, Tomás Yerro Villanueva.

Iragarkiaren kodea: A9707115