96. ALDIZKARIA - 1997ko abuztuaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

EBAZPENA, 1997ko uztailaren 30ekoa, Lehendakaritzako idazkari nagusiak emana, 1997ko urriaren 1etik 2000ko irailaren 30a bitarte, biak barne, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa inprimatu eta postaz igortzeko ontziratze lanen kontratazio espedientea eta baldintza teknikoen eta klausula administratiboen pleguak onesten dituena.

Lehendakaritza eta Barne Departamentuak lehiaketa publikorako deia egiten du 1997ko urritik 2000ko iraila bitarte, biak barne, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa gaztelaniaz eta euskaraz inprimatu eta posta bidez igortzeko ontzira dadin.

-Adjudikazio mota: lehiaketa irekia.

-Kontratuaren xedea: Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa euskaraz eta gaztelaniaz inprimatu eta posta bidez igortzeko ontziratze lanak kontratatzea.

-Exekuzio-epea: hiru urtekoa, 1997ko urriaren 1etik 2000ko irailaren 30a bitarte, biak barne.

-Aurrekontu osoa, gutxi gora behera: 380.400.000 pezeta (B.E.Z. barne).

-Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren pleguan agertzen direnak. Aurkeztu beharreko agiriek jatorrizkoak edo notarioak zein administrazioak konpultsatutako kopiak beharko dute izan.

-Kontratisten sailkapena: III. taldea, 8. azpitaldea, D kategoria.

-Agiriak aurkezteko tokia eta azkeneko eguna: Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.a etorb., 2, Iruña) 1997.ko irailaren 8ko 12,00ak arte.

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: 1997ko irailaren 12ko 12,00etan, Argitalpen Atalean, Karlos III.a etorbidea, 2, bigarren solairua, Iruña.

-Pleguak ikusteko tokia: klausula administratibo partikularren plegua, eta baldintza teknikoena, lizitatzaileen eskura izanen dira, aztertu ahal izateko, Komunikazio Zerbitzuko Argitalpen Atalean (Karlos III.a etorbidea, 2, bigarren solairua, Iruña).

-Proposamen eredua: interesatuen eskura izanen da klausula administratibo partikularren pleguarekin eta baldintza teknikoenarekin batera aipatu lekuan.

Iruñean, mila bederatzieun eta lauretan hogeita hamazazpiko uztailaren hogeita hamarrean.-Lehendakaritzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.

Iragarkiaren kodea: A9707184