96. ALDIZKARIA - 1997ko abuztuaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

114/1997 FORU AGINDUA, uztailaren 28koa, Lehendakaritza eta Barne kontseilariak emana, denborapasa edo josteta besterik ez den bingo jokoan erabil daitekeen kartoiaren gehieneko prezioa ezartzen duena.

Jokoari buruzko ekainaren 27ko 11/1989 Foru Legeak bere aplikazio esparrutik kanpo uzten du denborapasa edo josteta hutsa diren jokoak, usadiozkoak edo familia edo lagun arteko erabilera sozialak direnean, beti ere jokalariek edo beste pertsona batzuek dirua irabazteko ustiatzen ez badituzte.

Bingo jokoaren Erregelamendua onetsi zuen uztailaren 30eko 263/1992 Foru Dekretuak, ekainaren 23ko 164/1997 Foru Dekretuaren bidez aldatutakoak, zehazten du zein diren bingo jokoan aritzea denborapasa edo josteta huts bezala hartzeko arauak. Era berean, Foru Dekretu horren Xedapen Gehigarriak Lehendakaritza eta Barne kontseilariari ahalmena ematen dio aplikatu edo garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

Bidezkoa da, beraz, joko mota horretan erabil daitekeen kartoiaren gehieneko prezioa ezartzea, aipatu erregelamenduaren 1.2.c) artikuluan xedatutakoa aplikatuz, bingo jokoan aritzea Nafarroako Foru Komunitatean bingo jokoa arautzen duten arauen aplikazio esparrutik kanpo gelditzeko.

Adierazitakoa dela-eta, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen Foru Legearen 36.2 artikuluan bidez emaniko ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Denborapasa edo josteta besterik ez den bingo jokoan aritzean erabil daiteken kartoiaren gehieneko balioa 25 pezetakoa izanen da.

2. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara emanen da behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta lurogeita hamazazpiko uztailaren hogeita zortzian.-Lehendakaritza eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A9706898