96. ALDIZKARIA - 1997ko abuztuaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

42/1997 FORU AGINDUA, apirilaren 14koa, Lehendakaritza eta Barne kontseilariak emana, Espainiatik kanpoko nafar etxeendako laguntzak arautzen dituena.

Nafarroako Foru Komunitateak, beste estatu batzuetan dauden nafar etxeekin lankidetza harremak izaten ditu, dirulaguntzen bidez eta argitarapenak igorriz eta bestelako jarduera egitarauen bidez.

Jardunbide horri eustea egokitzat jotzen denez, bidezko da nafar etxeendako dirulaguntzak emateko prozedura arautzea, kultur ekitaldiak eta bestelako gastuak finantzatzeko.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen Foru Legeak ematen dizkidan eskumenen arabera,

AGINDU DUT:

1.-Espainiatik kanpo dauden nafar etxeendako eta haien federazioendako laguntzak ezartzen dira, haien jarduerak sustatzeko, Foru Agindu honetako arauekin bat.

2.-Hona hemen laguntzen xedeak:

a) Nafar etxeek edo haien federazioek egiten dituzten kultur eta gizarte ekitaldiak.

b) Nafar etxeetako egoitzetako eraikitze eta hobetze obrak, baita altzariak paratzekoak ere, eta kultur, kirol edo gizarte ekitaldietarako ekipamenduak.

3.-Hona hemen laguntzak emateko irizpideak:

-Atzerriko nafar etxe batzuen arteko harremanak sendotzea dakarten kultur eta gizarte proiektuei emanen zaie lehentasuna.

-Halaber, jatorri, gai, egile edo esanahiagatik Nafarroaren berezkoak diren kultur ekitaldiak joko dira lehentasunezkotzat.

4.-Egoitza Espainiatik kanpo eta legez nortasun juridikoko elkargo edo entitate gisa osaturik dauden nafar etxeek edo haien federazioek hartzen ahalko dituzte laguntzak.

5.-Laguntza hauek hartzeko interesa duten entitateek eskabidea aurkeztu beharko dute, non burutzeko asmoa dagoen ekitaldi edo lana eta haren aurrekontua adieraziko baita, 1997ko ekainak 1 baino lehen.

6.-Nafar etxeek bultzaturiko jardueren egitarau, argitarapen, iragarki eta abarretan, Foru Agindu honen arabera laguntzarik eman bazaie, agertaraziko da haiek Nafarroako Gobernuaren sustengua izan dutela.

7.-Eskabideei oniritzi ondoren emanen dira kasuan kasuko laguntzak.

Entite eskatzaileak, jatorrizko fakturen bidez, izan dituen gastuak frogatu ondoren ordainduko dira laguntzak.

Salbuespen gisa, eskabide arrazoituaren ondoren, laguntzaren %50 ordaintzen ahalko da aldez aurretik, emateko ebazpena onetsitakoan.

8.-Laguntzak 1997ko gastu aurrekontuko 630-1 lerroaren kontu finantzatuko dira.

9.-Argitara bedi Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

10.-Jakinarazi bekie Foru Agindu hau atzerriko nafar etxeei, Aurrekontuen Kudeaketa eta Kontabilitateko Bulegoari eta Komunikabide Zerbitzuari, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko apirilaren hamalauan.-Lehendakaritza eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A9707161