85. ALDIZKARIA - 1997ko uztailaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I T Z A L L E

Obra lehiaketa

Xedea: Itzalleko kaleak urbanizatzea.

Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

Kontrataren arrekontua: 15.858.112 pezeta, BEZa barne.

Behin-behineko fidantza: obraren aurrekontu osoaren ehuneko 2.

Behin betiko fidantza: obraren aurrekontu osoaren ehuneko 4.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko- administratiboen pleguan agertzen direnak. Aurkeztu beharreko agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan behar dute.

Agiriak aurkezteko epea: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik 26 egun naturaleko epearen barrenean.

Aurkezteko tokia: Itzalleko Kontzejuko aretoa.

Proposamen ekonomikoak eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik bosgarren egun balioduneko goizeko hamarretan irekiko dira.

Proiektua, baldintza plegua eta gainerako agiriak Kontzejuko idazkaritzan daude interesatuen esku.

Itzallen, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko ekainaren hogeita batean. Kontzejuburua, Atanasio Labari Ayechu.

Iragarkiaren kodea: A9706082