85. ALDIZKARIA - 1997ko uztailaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A S T E J O N

Landazainaren izendapena

1996ko maiatzaren 24ko 63. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen landazain lanpostu bat betetzeko deialdia. 1996ko urriaren 8ko aktaren arabera, epaimahai kalifikatzaileak Fernando González García jauna landazain izendatzea proposatu zion Udalbatzaren osoko bilkurari, hutsik den lanpostua betetzeko egindako probetan berak lortu baitu puntuaziorik handiena. 1996ko urriaren 25eko osoko bilkuran egin zen izendapena.

Aditzera ematen da, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduaren 31. artikuluari jarraituz.

Castejonen, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko ekainaren hemezortzian. Alkate udalburua, Francisco J. Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: A9705920