85. ALDIZKARIA - 1997ko uztailaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O Z A R

Udaltzain lanpostuak eta izendapenak gehitzea

Berriozarko Udaleko alkate udalburuak, 1997ko ekainaren 25ean, ebazpen hau eman zuen:

"Ikusirik udaltzain lanpostu baterako oposizio-lehiaketa gainditu duten izangaien zerrenda, baita 1997rako onetsi plantila organikoan lanpostu hutsak badaudela, eta deialdiaren baldintzetako 1. oinarrian eta Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamenduaren 30. artikuluan ezarritakoari jarraituz, ebatzi dut:

Lehendabizi.-Udaltzain lanpostu batetik laurako emendioa onestea, 1996ko otsailaren 12ko 19. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu deialdiaren bidez betetzekoak direnak.

Bigarrenik.-Gainditu duten izangai hauek, puntuaziorik handienetik txikienerako ordenan, udaltzain izendatzea:

GRANDE BALLESTEROS, FRANCISCO

GONZALEZ SANCHEZ, RAIMUNDO

URABAYEN AVELLANEDA, ELENA

GARCIA PEREZ, FRANCISCO

Izendatutako izangaiek hilabeteko epean hartu beharko dute karguaren jabetza, izendapena jakinarazten den egunetik aitzina."

Berriozarren, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko ekainaren hogeita bostean. Alkatea, José Luis Campo Valle.

Iragarkiaren kodea: A9705919