85. ALDIZKARIA - 1997ko uztailaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Zangozako "Juan Francés de Iribarren" Udalaren Musika Eskolako Patronatua

Zangozako "Juan Francés de Iribarren" Udalaren Musika Eskolako Klarineteko irakasle lanpostu bat eta zeharkako xirulako irakasle lanpostu bat hartzeko behin betiko zerrenda

Klarinete irakasle lanpostu bat eta zeharkako xirulako irakasle lanpostu bat lan-kontratu mugagabearekin eta lanaldi partzialean hartzeko deialdian parte hartzeko onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendari, 1997ko apirilaren 11ko 44. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen horri, erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta haiek ebatzi ondoren, 4.2 oinarrian xedaturikoarekin bat, ebatzi dut:

1. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea. Honako hau:

Onartuak

ALHAMA ALAMILLO, MARIA BELEN

ALMOGUERA MARTON, ARANTZA

ARBEA POLITE, ALEJANDRO

ASA OLIVARES, EVA MARIA

BARASOAIN SADABA, MARIA DEL CARMEN

CASADO AGUADO, ROBERTO

DE MIGUEL GRANADO, FRANCISCO JAVIER

GARCIA RODRIGUEZ, OSCAR (*)

INGLES TERESI, FRANCISCO JAVIER

MARCOS TRECEÑO, GONZALO (*)

MANRESA ROCAMORA, FRANCISCO JOSE

MUGICA MARTINEZ, LUIS ANTONIO

NAGORE URRIZA, JORGE

RECIO MAZORRA, RAQUEL (*)

SAROBE ZUBIETA, ANA

SOLANA AROCENA, NEKANE

TRIGO NECEGA, MARIA PILAR

VERA TANTOS, SUSANA

ZORRILLA SAIZ, JUNCAL

(*) Onartuen behin-behineko zerrendan ez ziren agertu, beren eskabideak epearen barruan zigiluz markatu bazituzten ere, postaz berandu ailegatu zirenez, Patronatuan onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera igorri ondoren hartu zirelako.

Baztertuak:

MONTOYA TORRES, ALEXIS zeharkako xirulako irakasle titulua kautotu gabe aurkezteagatik.

2. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.

3. Deialdiko 4.2 oinarrian xedaturikoarekin bat, oposizioko probak "Juan Francés de Iribarren" Musika Eskolan izanen dira, hots, Zangozako Henrike Albretekoa kaleko 52an, goizeko 9etatik aurrera, egun hauetan:

Abuztuaren 25ean: klarinetea.

Abuztuaren 26an: zeharkako xirula.

Zangozan, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko maiatzaren hamahiruan. Patronatuburua, Ricardo Elizalde Barba.

Iragarkiaren kodea: A9705915