85. ALDIZKARIA - 1997ko uztailaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

696/1997 FORU AGINDUA, ekainaren 18koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Corellako Arau Subsidiarioak R-16 unitatean aldatzeko espedientea, aita karmeldarrek sustatua, behin betikoz onesten duena.

Corellako Udalak idazpuruan zehaztutako espedientea aurkeztu du Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onetsia izan dadin.

Ikusirik ekarritako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako txostena, bidezko da espediente hori behin betikoz onestea.

Horren ondorioz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Corellako Arau Subsidiarioak R-16 unitatean aldatzeko espedientea, Aita Karmeldarrek sustatua, behin betikoz onestea, ondoko zehaztapen honekin:

-Eredu probetxamenduaren kalkulua, dagokion unitatearen jarduketa sistema ezarri aitzin egin beharko da.

2. Foru Agindu honen aurka Nafarroako Gobernuan errekurtso arrunta paratzen ahal dela adieraztea, hura jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean gehienez ere, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114.etik 116.era bitarteko artikuluei jarraikiz.

3. Foru Agindu hau Corellako Udalari eta Aita Karmeldarrei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko ekainaren hemezortzian.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A9705887