85. ALDIZKARIA - 1997ko uztailaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

193/1993 Ebazpena, uztailaren 4koa, Gizarte Segurantzako zuzendari nagusiak emana, Iruñeko espetxea asteburuko arrastatzeetarako egokitzeko obrak lehiaketa irekiaren bidez kontratatzeko espedientea onesten duena.

Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuak Iruñeko espetxeko ziegak asteburuko arrastatzeetarako egokitzeko obrak kontratatzeko lizitaziorako dei egiten du, baldintza orokor hauei jarrakiz:

Xedea: espetxeko ziegak asteburuko arrastatzeetarako egokitzea.

Esleipena: lehiaketa publiko irekia.

Hasierako prezioa: 23.593.557 pezeta, BEZa barne.

Aurkezpena: iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik 26 egun naturaleko epearen barrenean.

Agiriak: emanaldia jatorrikoen edo kopia kautotuen bidez burutuko da, Nafarroako Gobernuko Gizarte Ongizateko Departamentuko erregistroan, Iruñeko Abejeras kaleko 1eko behean, 31001 posta kodean, edo Guziendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean aurrekusiriko edozein erregistrotan.

Baldintza administratibo partikularren pleguak eta azterlan teknikoa interesatuen eskura daude, goiko helbidean, bulego orduetan, hots, goizeko 8:30etatik arratsaldeko 2:30ak arte.

Proposamen ekonomikoak goiko helbidean aurkezteko epea bukatu eta seigarren egun balioduneko eguerdiko hamabietan irekiko dira.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko uztailaren lauan.- Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri zuzendari nagusia, José Luis Alli Fernández.

Iragarkiaren kodea: a9706393