85. ALDIZKARIA - 1997ko uztailaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

2069/1997 EBAZPENA, uztailaren 2koa, Ingurugiro zuzendari nagusiak emana, Yanguas y Miranda kaleko bulegoak berritu eta egokitzeko lanak lehiaketa irekiaren bidez kontratatzeko espedientea onesten duena.

Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak Yanguas y Miranda kaleko bulegoak berritu eta egokitzeko lanak kontratatzeko lizitaziorako dei egin du, ondoko baldintza orokor hauei jarraikiz:

-Kontratuaren xedea: Yanguas y Miranda kaleko bulegoak berritu eta egokitzeko lanak kontratatzea.

-Adjudikatzeko modua: lehiaketa bidez.

-Lizitazio prezioa: lizitaziorako gehieneko prezioa 25.332.758 pezetakoa izanen da, BEZa barne.

-Exekuzio epea: 75 egun natural.

-Proposamenak aurkeztea: proposamenak iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko hogeita batgarren eguneko 14:30ak baino lehen aurkeztu beharko dira Nafarroako Gobernuko Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren Erregistroaren bulegoetan, Alondegi kaleko 1, 2.

-Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren pleguan ageri direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

-Proposamenak jendaurrean irekitzea: iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita laugarren egunean, 12:00etan, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan.

Klausula administratibo partikularren eta baldintza teknikoen pleguak Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiro Departamentuan daude (Laguntza Juridiko eta Administratiboaren Zerbitzua), Iruñeko Alondegi kaleko 1, 2. solairuan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko uztailaren bian. Ingurugiro zuzendari nagusia, José Torres Ruiz.

PROPOSAMEN EREDUA

Izenpetzen duenak, ........................... J/A-k, N.A.N. zenbakia ................... duenak, adinez nagusia, ..............................n, ................... kaleko ......... zenbakian bizi denak, bere izenean (edo .............. I.F.Z. eta helbidea ..................n dituen .......................... ordezkatuz), ........... ........................................................ lanak enkante bidez adjudikatzeko prentsan argitaratutako iragarkiaren eta lizitazio hori arautzen duten klausula teknikoen eta administratibo partikularren pleguen berri duenez, eginen dituela hitz ematen du, aipatu agiriei lotuz eta ........................ (letraz eta zenbakiz) pezetako zenbatekoan.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A9706226