66. ALDIZKARIA - 1997ko ekainaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

D O N E Z T E B E

Jarduera sailkatua

Ingurugiroa babesteko jardueren kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hori garatzen duen otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da Alkatetzaren ebazpenaren bidez lizentzia eman zaiola ondoren aipatzen diren ezaugarriak dituen jarduerari:

Lizentzia eman zen eguna: 1997ko maiatzaren 14a. Eskatzailea: Menditxuri, S.L. Jarduera: materialen biltegia eta erakustokia. Tokia: Leitzako errepidea, 39.

Donezteben, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko maiatzaren hamalauan. Alkatea, Miguel San Miguel Azpíroz.

Iragarkiaren kodea: A9704732