I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
473/1997 EBAZPENA, apirilaren 7koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Tuterako "Reina Sofía" Ospitaleko Hemodialisi Zerbitzurako, 1997an, iragazkortasun eta azalera handiko dializagailuen erosketa kontratatzeko gastua baimendu eta adjudikazioren espedienteari hasiera ematen diona (25/97 zenbakiko lehiaketa publikoa).
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako deia egin du dializagailuen hornidura kontratatzeko, ondoko baldintza orokor hauei jarraikiz:
-Kontratuaren xedea: Tuterako "Reina Sofía" Ospitaleko Hemodialisi Zerbitzurako, 1997an, iragazkortasun eta azalera handiko dializagailuen erosketa kontratatzea (25/97 zenbakiko lehiaketa publikoa).
-Esleipen mota: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.
-Lizitazio prezioa: 10.000.000 pezeta, B.E.Z. barne.
-Behin-behineko fidantza: 200.000 pezeta.
-Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak.
-Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita zazpigarren egun naturaleko hamalau eta erdiak arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea kalea, 39. zenbakia, 31008 Iruña).
-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: proposamenak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik bosgarren laneguneko hamabietan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren bulegoetan (Irunlarrea kalea, 39. zenbakia).
Administrazio klausula partikularren plegua lizitatzaileen eskura izanen da, azter dezaten, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kalea, 39. zenbakia).
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko apirilaren zazpian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.
PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA
(Administrazio klausula partikularren pleguan agertzen dena: I. Eraskina)
Iragarkiaren kodea: A9704042