66. ALDIZKARIA - 1997ko ekainaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E I A U R R I E T A

Oihan enkantea, ehuneko hamar merkeago

Udal honek, behar bezala baimendurik, oihan probetxamendu hau jartzen du salgai, plegu itxiaren bidezko enkante publikoan, ehuneko hamar merkeago.

1997ko Oihan Plana

Lote bakarra.-Otsaten, 328 bago, 328 metro kubiko egiten dutenak, hasierako prezioa 1.342.440 pezetakoa dutenak; eta 225 ler, 344 metro kubiko egiten dutenak, hasierako prezioa 1.722.240 pezetakoa dutenak. Lotearen hasierako prezioa, guztira, merketu ondoren: 3.064.680 pezeta.

Proposamenak, fidantza gisa hasierako prezioaren ehuneko 2 ordaindu dela frogatzen duen agiriarekin eta enpresen sailkapeneko agiriarekin batera, udal idazkaritzan aurkeztuko dira aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamabosgarren egun balioduneko eguerdiko hamabiak arte. Ondoren irekiko dira.

Beste baldintzak udal idazkaritzan daude.

Eiaurrietan, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko maiatzaren hamaseian. Alkate udalburua, José Luis Garrica Narváiz.

Iragarkiaren kodea: A9704742