66. ALDIZKARIA - 1997ko ekainaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E S A K A

Jabari publikoko lur-eremuetako zorupearen kontzesioa, erregai-deposituak paratzeko

Udal honek, 1997ko maiatzaren 9an egin zuen osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:

Udalbatzak, aurkezturiko bi eskaerak aztertu ondoren, aho batez erabaki du:

1) Lur azpiko erregai-deposituak paratzeko ondorengo proiektuek ukitzen dituzten jabari publikoko lur-eremuetako zorupearen kontzesioa hasiera batez onestea:

-"Instalaciones Saskaitz S.L."rena, 4.880 litroko bi G.L.P. depositu paratzeko, Bittiriako plazako 6, 7 eta 8 zenbakietan dauden 48 etxebizitzari zerbitzua emateko. Proiektua Tomás Santos Rivas jaunak egin du eta Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako Injineru Industrialen Elkargo Ofizialak ikusonetsia da 1997ko apirilaren 15ean (970439 zenbakiko bisatua).

-"Instalaciones Saskaitz, S.L."rena, 4.000 litroko depositua paratzeko, Ferminenea 1 eta 2ko (Bittiria kaleko 35 eta 37 zenbakiak) 10 etxebizitzari zerbitzua emateko. Proiektua Tomás Santos Rivas jaunak egin du eta Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako Injineru Industrialen Elkargo Ofizialak ikusonetsia da 1997ko apirilaren 15ean (970440 zenbakiko bisatua).

2) Aipatu proiektuak eta gainerako espedientea jendaurrean jartzea, hogeita hamar egun baliodunez, dagozkion ediktuak udalaren iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen direnetik hasita."

Lesakan, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko maiatzaren hamalauan. Alkatea, José Luis Etxegarai Andueza.

Iragarkiaren kodea: A9704729