66. ALDIZKARIA - 1997ko ekainaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S I B A R

Gorraizko 13. Unitateko 15. eta 16. finken xehetasun azterlanaren aldaketaren hasiera bateko onespena

Eguesibarko Udalak, 1997ko maiatzaren 8an harturiko erabakiaren bidez, Gorraizko 13. Unitateko 15. eta 16. finken xehetasun azterlanaren, "Elcano Inmuebles, S.L."k sustatzen duenaren, aldaketa hasiera batez onetsi zuen.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 119. artikuluan xedaturikoa betetzeko asmoz, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamabost eguneko epearen barrenean, espedientea aztertu ondoren, alegazioak aurkez ahal daitezen.

Eguesen, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko maiatzaren hamabian. Alkatea, José María Senosiáin.

Iragarkiaren kodea: A9704449