66. ALDIZKARIA - 1997ko ekainaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

AEZKOA-HIRIBERRI

Udal Planaren aurrerapena onestea

Aezkoa-Hiriberriko Udalak, 1997ko maiatzaren 8ko bilkuran, aho batez erabaki zuen Aezkoa-Hiriberriko Udal Planaren aurrerapena onestea. Plan hori prestatu dute María Nieves Echarri Iribarren eta Víctor Echarri Iribarren arkitektoek.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabete batez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek Planean proposatu den hirigintza ereduari buruzko iradokizunak egin eta, halakorik balego, beste aukera batzuk aurkez ditzaten.

Aezkoa-Hiriberrin, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko maiatzaren zortzian. Alkatea, Gregorio Burusco Juandeaburre.

Iragarkiaren kodea: A9704420