II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
F O N T E L L A S
1996ko kontuen hasierako onespena
Fontellasko Udalak, 1997ko maiatzaren 12an egindako osoko bilkuran, 1996ko kontuak hasiera batez onestea erabaki zuen. Horien espedientea Udaleko Idazkaritzan ikusgai egonen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio eta ohartarazpenak egin ditzaten.
Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 305.1 artikuluari jarraikiz.
Fontellasen, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko maiatzaren hamahiruan. Alkate udalburua, Andrés Agorreta.
Iragarkiaren kodea: A9704419