II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
E T X A R R I
Lerrokaduren agiriaren onespena
Udal honek, 1997ko apirilaren 30ean egindako bilkuran, honako erabakia hartu zuen:
Hasiera batez onestea Lerrokaduren Agiria, Mikel Chalezquer Menéndez arkitekto jaunak prestatua eta Etxarriko hiri lurzoruaren Mugaketako 1. poligonoko 303. lurzatiari dagokiona. Agiri hori jendaurrean jarriko da hamabost egunez, aztertu eta bidezkoak diren alegazioak egin daitezen.
Etxarrin, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko maiatzaren seian. Alkatea, Antonio Mendioroz Rezusta.
Iragarkiaren kodea: A9704418