I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
201/1997 EBAZPENA, otsailaren 21ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren menpeko zenbait zentro garbitzeko zerbitzua, 1997an, esleitzen duena.
Foru Komunitateko Administrazioaren Kontratuei buruzko Foru Legearen 43. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 21ean eman 201/1997 Ebazpenaren bidez, ondoko kontratu hau esleitu dela:
-Kontratuaren xedea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren menpeko zenbait zentro garbitzeko zerbitzua, 1997an.
-Esleipen mota: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.
-Esleipen prezioa: 576.295.082 pezeta, B.E.Z. barne.
-Esleipen hartzaileak:
Limpiezas Garayalde Navarra, S.A.: Bideko Ama Birjina Ospitaleko arroparen garraioa eta Oliveto Konteko zentroaren garbiketa.
Linamar, S.A.: Bideko Ama Birjina Ospitalearen (ama- haurren aldekoa zein orokorra), Bideko Ama Birjina Ospitaleko Ospitaleratze Psikiatrikoko Unitatearen, Lehen Osasun Laguntzako Zuzendaritzako iparralde eta hegoaldeko zentroen garbiketa.
Eulen, S.A.: Lehen Osasun Laguntzako Zuzendaritzako Iruñerriko zentroen garbiketa.
Limpiezas Maju, S.L.: Zerbitzu Orokorren zentroaren garbiketa (Irunlarrea kalea, 39).
Limpiezas San Cristóbal, S.L.: Odol Bankuaren garbiketa.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko otsailaren hogeita batean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.
Iragarkiaren kodea: A9704214