II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B E R T I Z A R A N A
1996ko kontuen espedientearen hasierako onespena
Bertizaranako Udalak, 1997ko maiatzaren 5ean egindako osoko bilkura arruntean, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea 1996ko kontuen espedientea. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 305. artikuluari eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen IV. Kapituluko II. atalari jarraikiz, espedientea Udaleko Idazkaritzan aztertu ahalko da 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesatuek bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.
Bertizaranan, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko maiatzaren bederatzian. Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A9704416