II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
P I T I L L A S
1997ko plantila organikoaren onespena
Pitillasko Udalak, 1997ko maiatzaren 9an eginiko bilkuran, 1997ko ekitaldiko Udaleko langileen plantila organikoa onestea erabaki zuen, besteak beste. Hona hemen:
Langile funtzionarioak
Lanpostua: zerbitzu anitzetarako langilea. E maila. Osagarria: % 10 (lanaldia luzatzeagatik). Betetzeko era: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 91-1-2. Izena: Mario Sagardoy Pueyo.
Beiren ere diharduten langile funtzionarioak (Beireko eta Pitillasko Mankomunitatea)
Lanpostua: idazkaria. Izena: José Javier Remírez de Ganuza Casado. Lanpostua: administrari-laguntzailea. Izena: María Cruz Bravo Erdociáin.
Pitillasen, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko maiatzaren hamabian. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A9704375