II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
ITZARBEIBARKO UR MANKOMUNITATEA
1997ko aurrekontuaren hasiera bateko onespena
Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 1997ko apirilaren 10ean eginiko bilkuran, 1997ko ekitaldiko aurrekontu orokor bakarra hasiera batez onestea erabaki zuen, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 269tik 276ra bitarteko artikuluetan xedaturikoarekin bat.
Espedientea jendaurrean egonen da, Mankomunitateko bulegoetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamabost egun balioduneko epearen barrenean, interesatuek, espedientea aztertu ondoren, egoki deritzeten erreklamazioak aurkez ditzaten.
Garesen, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko maiatzaren zazpian. Makomunitateburua, Julián Erro Romeo.
Iragarkiaren kodea: A9704373