66. ALDIZKARIA - 1997ko ekainaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ITZARBEIBARKO UR MANKOMUNITATEA

Ordenantza fiskalen hasiera bateko onespena

Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 1997ko apirilaren 10ean, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

1.-Ordenantza hauek hasiera batez onestea, legezko gehiengoa edukita:

a) Ordenantza fiskal orokorra.

b) Saneamendu eta estolderiaren gaineko tasak arautzen dituen ordenantza.

c) Horniduraren prezio publikoak.

2.-Espedientea jendaurrean paratzea, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Mankomunitateko iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun balioduneko epearen barrenean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legeko 325. artikuluan xedaturikoarekin bat.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren legezko ondorioak sor ditzan.

Garesen, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko maiatzaren zazpian. Mankomunitateburua, Julián Erro Romeo.

Iragarkiaren kodea: A9704372