66. ALDIZKARIA - 1997ko ekainaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

Kreditua gaitzeko espedientearen hasiera bateko onespena

Udalak, 1997ko apirilaren 24an eginiko bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Udal kontuhartzaile jaunak "Aita Calatayud pasealekuko obretarako kreditua gaitzeko espedienteari" buruz luzaturiko txostena ikusirik.

Erabaki da:

Lehena.-3.850.000 pezeta egiten duen kreditua gaitzeko espediente hori hasiera batez onestea.

Bigarrena.-Erabakia idazkaritza orokorrean erakustea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta udal oholean argitaratu eta 15 egun balioduneko epearen barrenean, herritarrek eta interesatuek, espedientea aztertu ondoren, egoki deritzeten alegazioak aurkez ditzaten.

Tafallan, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko maiatzaren seian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9704357