66. ALDIZKARIA - 1997ko ekainaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R R A D A

Ehiza barruti publikoa osatzeko proiektua

Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea betetzeko asmoz, aditzera ematen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamabost eguneko epearen barrenean, ehiza barruti publikoa osatzeko proiektuari buruzko espedientea jendaurrean egonen dela, Arradako Kontzejuko bulegoetan, zedarritu beharreko dermioko lurren jabeek, epe horretan, beren lurrak proiektaturiko barrutian sartzeari espreski uko egiten diotela adieraz ahal dezaten.

Zedarritu beharreko dermioak: Arradako Kontzejua osatzen duten naturguneak, XII eta XIII sektoreetako loteak. Mugak: iparraldetik, Caparroso eta Murillo el Cuende; hegoaldetik, Mélida, La Espesa eta, hein batean, Bardeak; ekialdetik, Murillo el Cuende eta Mélida; mendebaldetik, gehienbat, Bardeak eta Caparrosoko Cascajos bazkalekua.

Zedarritu beharreko azalera: 3.134 hektarea.

Arradan, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko apirilaren hogeita hamarrean. Ehiza barrutiko titularra, Arradako kontzejuburua, Juan José Jiménez Caparroso.

Iragarkiaren kodea: A9704324