66. ALDIZKARIA - 1997ko ekainaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Iruñeko Udal Laborategiko altzariak erosteko lehiaketa publikoaren deialdia

Iruñeko Udaleko Osasun eta Ingurugiro zinegotzi delegatuak, 1997ko maiatzaren 5ean, ebazpen hau eman zuen:

"Espedienteko txostenak ikusirik, ebatzi dut:

1. Iruñeko Laborategiko altzariak erosteko lehiaketa irekia onestea, onetsirik dagoen espedienteko baldintza pleguari jarraikiz.

2. 2.500.000 pezetako gastua baimentzea, indarra duen aurrekontu arrunteko 40/41300/635000 aplikazioaren kargura, Udal Laborategirako altzariak erosteko".

Lehiaketa arautzen duen baldintza plegua Osasun eta Ingurugiro Alorreko bulegoetan dago interesatuen eskura, San Saturnino kaleko 2an, egun eta ordu baliodunetan.

Proposamenak, kartazal itxietan, 50.000 pezeta, fidantza gisa, ordaindu direla frogatzen duen agiriarekin eta baldintza pleguan eskatzen diren gainerako agiriekin batera, jatorrizkoen edo kopia kautotuen bidez, Udaletxeko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hogeita seigarren egun naturaleko eguerdiko ordu biak arte.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko maiatzaren seian. Alkatea, José Javier Chourraut Burguete.

Iragarkiaren kodea: A9704323