66. ALDIZKARIA - 1997ko ekainaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Estatutuen aldaketaren hasiera bateko onespena

Mairagako Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 1997ko apirilaren 29an eginiko bilkuran, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 50.3 artikuluan xedaturikoa betetzeko asmoz, erabaki zuen:

1. Mairagako Mankomunitateko Estatutuetako 22.1 artikuluan ezarririko gehiengoaz, Estatutuetako 15. artikuluaren aldaketa hasiera batez onestea, 3 lerroaldea, hauxe, gaineratuz:

"Mankomunitateko erabaki organo kolegiatuetan ordezkari bakarra duten entitate mankomunatuen kasuetan, bai berezkoetan, bai elkartuetan, titular eta ordezko bana izendatuko dira, Estatutu hauetan xedaturikoarekin bat. Biek dagokien ordezkaritza edukiko dute eta haietariko batek bakarrik erabiltzen ahalko du botoaren bidez".

2. Aldaketa hori Mankomunitatea osatzen duten entitateetako idazkaritzan jendaurrean jartzea, hilabetez, kasuan kasuko iragarki oholean paratu ondoren, herritarrek alegazioak, enurak eta ohartarazpenak egin ahal ditzaten.

Tafallan, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko maiatzaren bostean. Mankomunitateburua, Corpus Solchaga Catalán.

Iragarkiaren kodea: A9704322