1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
140/2011 FORU AGINDUA, abuztuaren 29koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, M.ª Mercedes Sola Palacios andrea, Hezkuntza Departamentuko Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko Euskararen Didaktika Bulegoko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.
Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriaren 2. idatz-zatian ezartzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.
Horrenbestez,
AGINDU DUT:
1. M.ª Mercedes Sola Palacios andrea, Hezkuntza Departamentuko Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko Euskararen Didaktika Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.
2. Foru agindu hau Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegoari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2011ko abuztuaren 29an.-Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.
Iragarkiaren kodea: F1114715