II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B E R R I O B E I T I
1997ko plantila organikoaren eta lan eskaintzaren onespena
Berriobeitiko Udalak, 1997ko apirilaren 29an egindako osoko bilkura arruntean, legez eskatzen den quoruma izanik, ondoren hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen:
"Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua arautzen duen martxoaren 30eko 13/83 Foru Legearen 19. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatutakoa betez, udalbatzak, aurrekontuaren hasierako onespena dela eta, Berriobeitiko Udalaren 1997ko plantila organikoa eta lan eskaintza onesten ditu.
Hauek dira onetsitako agiriak:
PLANTILA ORGANIKOA
Funtzionarioak
Karguaren izena: administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: O.L. Kopurua: 1. Osagarriak: A-20. Egoera: jardunean.
Karguaren izena: zerbitzu anitzak. Maila: D. Sarbidea: O.L. Kopurua: 1. Osagarriak: A-10 eta E-10. Egoera: jardunean.
Araubide administratiboko langileak
Karguaren izena: idazkaria. Maila: A. Sarbidea: O. Kopurua: 1. Osagarriak: A-20. Egoera: jardunean.
Lan-kontratudun langileak
Karguaren izena: administrari laguntzailea. Kopurua: 1. Sarbidea: INEM. Egoera: jardunean. Osagarria: A-20.
Karguaren izena: administrari laguntzailea. Kopurua: 1. Sarbidea: INEM. Egoera: jardunean. Osagarria: A-12.
Karguaren izena: garbiketaren arduraduna. Kopurua: 1. Sarbidea: INEM. Egoera: jardunean.
Karguaren izena: goi mailako arkitektoa. Kopurua: 1. Sarbidea: INEM. Egoera: jardunean. Osagarria: A-20.
Karguaren izena: zerbitzu anitzetako langilea. Kopurua: 1. Sarbidea: INEM. Egoera: jardunean. Osagarria: A-20.
Funtzionarioen izen zerrenda
José Javier Uriz Janáriz jauna. Administrari-ofiziala. C maila.
Martín Rubio Jiménez jauna. Zerbitzu anitzetako langilea. D maila.
Araubide administratiboko langileen izen zerrenda
Juan José Garde Mozaz jauna. Idazkaria. A maila.
Lan-kontratudunen izen zerrenda
Ana Larragueta Lecumberri andrea. Administrari laguntzailea. Antzinatasuna: 91/11/07.
María Victoria Oscoz Lasheras andrea. Administrari laguntzailea. Antzinatasuna: 97/03/04.
María Rosario Yoldi Olza andrea. Garbiketaren arduraduna. Antzinatasuna: 91/11/07.
David Azcona Ruiz de Galarreta jauna. Goi mailako arkitektoa. Antzinatasuna: 93/09/13.
Manuel López Sánchez jauna. Zerbitzu anitzetako langilea. Antzinatasuna: 95/09/14.
1997KO LAN ESKAINTZA
Ez dago beharrik, nahikoa baita gaur egungo plantila organikoa.
Berriobeitin, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko maiatzaren zazpian. Alkatea, José Larrañeta Ilundáin.
Iragarkiaren kodea: A9704315