66. ALDIZKARIA - 1997ko ekainaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O B E I T I

Behin betiko onespena, Larragetako herriko A-1 unitatearen eremuko urbanizazio proiektuari

Berriobeitiko Udalak, 1997ko apirilaren 29an egindako osoko bilkura arruntean, legez behar den quoruma izanik, ondoren hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen:

1.-Behin betikoz onestea Larragetako herriko A-1 unitateko urbanizazio proiektua, Demetrio Aldaz Biurrun jaunak, unitateko jabe guztiak ordezkatuz, sustatua eta Angel Ibáñez Ceba goi mailako arkitekto jaunak prestatua. Hori guztia, Lurzoruaren Araubideari eta Hiri Antolamenduari buruzko Legearen testu bategina onesten duen ekainaren 26ko 1/1992 Errege Dekretu Legegilearen 117. artikuluan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

2.-Aurreko erabaki hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119.4 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Berriobeitin, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko maiatzaren zazpian. Alkatea, José Larrañeta Ilundáin.

Iragarkiaren kodea: A9704314