II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A G O I T Z
Hasierako onespena La Sierra finkako txukuntasun eta apainduraren gaineko ordenantzari
Udalak 1997ko apirilaren 4ko osoko bilkuran La Sierra finkako txukuntasun eta apainduraren gaineko ordenantza hasiera batez onetsirik, Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 325 a) eta b) artikuluari jarraituz, 30 egunez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertzen denetik, Udalaren idazkaritzan aztertu eta bidezkotzat jotzen diren erreklamazio eta iradokizunak egin daitezen.
Agoitzen, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko apirilaren zortzian. Alkatea, José Manuel Gárriz.
Iragarkiaren kodea: A9704313