II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
D O N E Z T E B E
Ehiza barruti publikoaren eraketa
Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea betetzearren jakinarazten da, hamabortz egunetan Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean honako iragarki hau argitaratu eta biharamunetik, ehiza barruti publikoa sortzeko proiektuaren espedientea jendaurrean izanen dela udal bulegoetan, epe horretan ehiza barrutiaren mugapeko lurren jabeek beren jabetzak sortzear den ehiza barrutian integratuak izateari ezetza agerikoa eman ahal izan diezaioten.
Mugatu beharreko lurrak: Doneztebe eta Legasa.
Donezteben, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko maiatzaren seian. Alkatea, Miguel San Miguel Azpíroz.
Iragarkiaren kodea: A9704479