66. ALDIZKARIA - 1997ko ekainaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U Ñ U E L

Ehiza barruti publikoa osatzeko proiektua

Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea betetzeko asmoz, aditzera ematen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamabost eguneko epearen barrenean, ehiza barruti publikoa osatzeko proiektuari buruzko espedientea jendaurrean egonen dela, Herriko Etxeko bulegoetan, zedarritu beharreko dermioko lurren jabeek, epe horretan, beren lurrak proiektaturiko barrutian sartzeari espreski uko egiten diotela adieraz ahal dezaten. Zedarritu beharreko dermioa Buñuelgo udal dermioa da.

Buñuelen, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko maiatzaren bian. Alkatea, Gonzalo Martínez Mayayo.

Iragarkiaren kodea: A9704266