II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
V I L L A T U E R T A
Trukaketarako eskaintza publikoa
Villatuertako Udalak, 1997ko apirilaren 3an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen eskaintza publikorako deia egitea ondasun hau eskuratzeko, ondotik ere zehazten den bertze ondasun batekin trukaketa eginez:
Eskuratu beharreko ondasunak:
-Katastroaren 1. poligonoko 1044. lurzatiaren 486 metro karratu.
Udalaren ondasunak:
-Katastroaren 1. poligonoko 1958. lurzatia, 366,26 metro karratukoa.
Truke horren helburua Planeamendurako Arau Subsidiarioen F-G unitatearen birzatiketa proiektuaren edukira egokitzea da.
Argitara ematen da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 135. artikulua eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Eregelamenduaren 130. artikulua betez, egokiak diren ondasunen titularrek eskaintzak aurkeztu ahal izateko, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko 15 eguneko epean.
Villatuertan, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko maiatzaren seian. Alkatea, Félix Urra Ganuza.
Iragarkiaren kodea: A9704252