66. ALDIZKARIA - 1997ko ekainaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I L L A T U E R T A

Trukaketarako eskaintza publikoa

Villatuertako Udalak, 1997ko apirilaren 3an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen eskaintza publikorako deia egitea ondasun hau eskuratzeko, ondotik ere zehazten den bertze ondasun batekin trukaketa eginez:

Eskuratu beharreko ondasunak:

-Katastroaren 1. poligonoko 576. lurzatiaren 1137 metro karratu.

Udalaren ondasunak:

-Katastroaren 1. poligonoko 1878. lurzatia, 487 metro karratukoa.

Truke horren helburua "Elizaren gibelean dagoen karrika urbanizatzeko lanak" legeztatzea da.

Argitara ematen da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 135. artikulua eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Eregelamenduaren 130. artikulua betez, egokiak diren ondasunen titularrek eskaintzak aurkeztu ahal izateko, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko 15 eguneko epean.

Villatuertan, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko maiatzaren seian. Alkatea, Félix Urra Ganuza.

Iragarkiaren kodea: A9704250