I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
179/1997 FORU AGINDUA, maiatzaren 22koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, "El Sario-ko" 1. eta 2. eraikinak Nafarroako Unibertsitate Publikorako zaharberritzeko obrei dagozkien proiektua eta administrazio klausula partikularren plegua onesten dituena.
Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lizitaziorako deia egin du, "El Sario-ko" 1. eta 2. eraikinak Nafarroako Unibertsitate Publikorako zaharberritzeko obrak kontratatzeko.
Mota: lehiaketa. Presako tramitea.
Xedea: "El Sario-ko" 1. eta 2. eraikinak Nafarroako Unibertsitate Publikorako zaharberritzea.
Aurrekontua: 37.471.516 pezeta, B.E.Z. barne.
Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina hamahirugarren egun naturala arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorraren bulegoetan (Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña) edo Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo karrika, z.g., Iruña).
Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak. Aurkeztu beharreko agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.
Eskaintzak jendaurrean irekitzea: jendaurreko ekitaldia izanen da, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita laugarren laneguneko eguerdiko hamabietan eginen dena, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusian, Iruñeko Santo Domingo karrika, z.g.
Administrazio klausulen pleguak eta agindu teknikoenak lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, Inbertsio Zerbitzuko Obra eta Ekipamendu Atalean, Iruñeko Santo Domingo karrika, z.g., 9:00etatik 14:00ak arte.
Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko maiatzaren hogeita bian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.
Iragarkiaren kodea: A9704881