II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B E R B I N T Z A N A
Bake epaile titular nahiz ordezkoaren postuak hutsik
Bake epailea hautatzeko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduaren 5. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, Berbintzanako Udalak bake epailearen eta haren ordezkoaren postu hutsak betetzeko deialdi publikoa egin du.
Postu huts horiek betetzeko interesa dutenek hamabortz egun dituzte eskabidea aurkezteko, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunetik aitzina. Eskabidea Udalaren idazkaritzan aurkeztu behar da eta, hartan, gorago aipatu Erregelamenduak dakarren bezala, gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen direla agertarazi behar da.
Berbintzanan, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko maiatzaren bortzean. Alkate udalburua, Santiago Suescun Chocarro.
Iragarkiaren kodea: A9704245