II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
Obrarako errekerimendua
Iruñeko Udalaren alkateak, 1997ko apirilaren 21ean ebazpen hau eman zuen:
"Iruñeko Pozoblanco kaleko 10 zenbakiko eraikinean, Etxebizitzak Zaharberritzeko Bulegoaren Udal Zerbitzu Teknikoek egindako ikuskapenari buruzko txostena ikusirik, txosten horren bidez egiaztatu da honako akatsak daudela:
-Barneko patio txikia: luzernarioa hondatu samarra, paretako entokatua erortzeko arriskuan.
-Barneko patio handia: agerian dago estalkia eta pareta elkartzeko habea hondatuta dagoela.
-5. solairuko etxebizitza: sarreraren eskubian dagoen gelako habean xilofagoak daudela agerian dago; kanpoko itxitura hondatuta dagoela eta, leihoetan zehar ura sartzen da; hezetasun orbanak etxebizitzaren sabaian; itoginak pasiloan eta bainugelan, estalkiko hodiak gaizki daudelako; etxebizitzaren ezkerrean dagoen txapitula formako gelako habeetan hezetasuna dago; estalkiko habeterian pitzadurak daude eta zurez egin da isurkiaren eraketa habearen puntelamendua.
-Estalkia: teila batzuk solte eta gainkapen gutxirekin.
-Eskaileretako luzernarioa: itogina dago, bat egiteko tokia ez baitago inpermeabilizaturik.
-Eskailerak: eskailerako barandako bi barrote falta dira; lehenbiziko solairura ematen duen tartean bi mailagain daude desnibelaturik.
Lurzoaruaren Erregimenari eta Hiri Antolamenduari buruzko uztailaren 25eko 8/1990 Legearen 21 eta 245. artikuluetan eta abuztuaren 25eko Hirigintza Disziplinaren Erregelamenduari buruzko 3288/1978 Dekretuaren 10. artikuluan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 224. artikuluan xedatutakoarekin bat,
Ebatzi dut:
1.-Iruñeko Pozoblanco kaleko 10 zenbakiko eraikinaren jabeei agintzea laurogeita hamar eguneko epean honako obra hauek egin ditzaten:
-Eraikinaren estalkian teila berriak jarri eta inpermeabilizatzea, bereziki zainduz estalkiaren zenbait puntu, hala nola, hodiak, aurrealdearekin bat egiten duen tokia, luzernarioekin bat egiten duen tokia, etab.
-Eraikinaren estalkia eratzen duen zureria konpondu eta, beharrezkoa bada, berria jartzea.
-Xilofagoek ukitutako habea tratatu eta sendotzea.
-Barneko patio txikian solte dauden entokatu aldeak pikatu eta berriz jartzea.
-Eskailerako barandan falta diren barroteak jartzea.
-Eskailerako maila desnibelatuak sendotzea.
Obra hauek teknikari aditu batek zuzendu beharko ditu, eta lanei ekin aurretik obra zuzendariaren kontratazioaren egiaztagiria aurkeztu beharko dute.
2.-Etxearen jabeei ohartaraztea aurreko puntuan eskatutako obrak ezarritako epean egin ezean, Udala exekuzio subsidiarioan aritu ahalko dela epea amaitu eta biharamunetik aurrera, eta kasu horretan dagozkion tasak igorriko dira, zenbatekoa egindako gastuen % 120 izanen delarik.
3.-Jabeei ere ohartaraztea aipatutako epean aurreko puntuan eskatutako obrak ez egiteak zehapen espedienteari hasiera ematea ekarriko duela, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 248.5 artikuluan tipifikatutako hutsegite arin baten ustezko erantzule gisa. Zehapen horrek 50.000tik 1.000.000era arteko isuna ekar dezake.
4.-Jabeei adieraztea konponketa lan hauek deskribatutako eraikina etxebizitzaren arloan babesgarriak diren jarduketen finantzazioari buruz indarra duen Foru Dekretuari egitura eta funtzio aldetik egokitzeko beharrezkoak diren lanen zati bat besterik ez direla.
Obra hauek egiteko eraberritzeko laguntzak eskatu ahalko dira, beti ere eraikinaren egokitzapena, egitura aldetikoa zein funtzionala, lortzeko behar direnekin batera egiten badira, horretarako argibideak jaso ahal dituzte Etxebizitzak Eraberritzeko Udal Bulegoan, Eslava kaleko 1 zenbakian".
Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematen da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz indarra duen azaroren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 59.5 artikuluaren a) idazatian eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoa betetzeko, ezagunak ez diren eta interesa izan dezaketen beste batzuei jakinarazteko eta legeari jarraikiz jakinarazpena egiten saiatu ondotik lortzerik izan ez den kasuetarako.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko apirilaren hogeita hamarrean. Alde Zaharraren, Hiri Altzarien eta Berdeguneen Alorreko zuzendaria, Miguel Herrera Esparza.
Iragarkiaren kodea: A9704101