II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
Ebazpenaren jakinarazpena
Interesatuari ondotik heldu den ebazpena ezin izan zaionez jakinarazi, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa betez.
Iruñeko Udalaren alkatetza honek, 1997ko apirilaren 24an honako ebazpen hau eman zuen:
"Ikusirik Alkatetza honek 1997ko urtarrilaren 27an emandako ebazpenaren bidez Alfredo Echeverría Ramírez jaunari irekitako espedientea, 1997ko martxoaren 17an jakinarazi zitzaiona; espedientea instruitzean bidezkoak diren legezko eta erregelamenduzko tramiteak bete direla ikusirik, ebatzi dut:
1.-Frogatutzat ematea honako egitate hauek: bide publikoan aire konprimituko karabina bat edukitzea arma mota horretarako Armen Erregelamenduaren 105. artikuluak agintzen duen txartela izan gabe.
2.-Egitate horien erantzulea Alfredo Echeverría Ramírez jauna dela deklaratzea.
3.-Egitate horiek urtarrilaren 29ko 137/1993 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta indarra duen Armen Erregelamenduaren 156.f) artikuluan, 157.a) artikuluari dagokionez, aurreikusitakoaren kontrako arau-haustea da.
4.-15.000 pezetako zehapena ezartzea. Zehapen hori udal diruzaintzan ordaindu beharko da hilabeteko epean, ebazpen honen jakinarazpena jasotzen denetik.
5.-Honako hau interesatuari jakinaraztea".
Ebazpen honen kontra bi errekurtso hauetako bat, aukeran, aurkeztu ahalko da:
a) Administrazioarekikoa Nafarroako Auzitegi Nagusian, dagokion sailean, bi hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, ebazpena eman duen organoari, aurretik, errekurritzeko asmoaren berri emanez; edo
b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegian, ebazpen hau jakinarazi eta ondoko hilabeteko epean.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko apirilaren hogeita bederatzian. Alkatea, Javier Chourraut Burguete.
Iragarkiaren kodea: A9704099