66. ALDIZKARIA - 1997ko ekainaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Ebazpenaren jakinarazpena

Interesatuari ondotik heldu den ebazpena ezin izan zaionez jakinarazi, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa betez.

Iruñeko Udalaren alkatetza honek, 1997ko apirilaren 24an honako ebazpen hau eman zuen:

"Ikusirik Alkatetza honek 1997ko urtarrilaren 27an, gaueko 21:15ean emandako ebazpenaren bidez David Nahum Vidaurreta jaunari irekitako espedientea, 1997ko martxoaren 5ean jakinarazi zitzaiona; espedientea instruitzean bidezkoak diren legezko eta erregelamenduzko tramiteak bete direla ikusirik, ebatzi dut:

1.-Frogatutzat ematea honako egitate hauek: bide publikoan pixa egitea, Pio XII.a etorbideko 13, atzealdean, 1997ko urtarrilaren 25ean.

2.-Egitate horien erantzulea David Nahum Vidaurreta jauna dela deklaratzea.

3.-Egitate horiek Osasunaren arloko 9. udal ordenantzaren 23. artikuluan, 10/1990 Osasunari buruzko Foru Legearen 27. artikuluari eta aplikagarria den gainerako legeari dagokionez, aurreikusitakoaren kontrako arau-haustea direla ezartzea.

4.-25.000 pezetako zehapena ezartzea. Zehapen hori udal diruzaintzan ordaindu beharko da hilabeteko epean, ebazpen honen jakinarazpena jasotzen denetik.

5.-Honako hau interesatuari jakinaraztea".

Ebazpen honen kontra bi errekurtso hauetako bat, aukeran, aurkeztu ahalko da:

a) Administrazioarekikoa Nafarroako Auzitegi Nagusian, dagokion sailean, bi hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, ebazpena eman duen organoari, aurretik, errekurritzeko asmoaren berri emanez; edo

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegian, ebazpen hau jakinarazi eta ondoko hilabeteko epean.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko apirilaren hogeita bederatzian. Alkatea, Javier Chourraut Burguete.

Iragarkiaren kodea: A9704096