I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
DERRIGORREZKO DIRUBILKETA. Ondasun higiezinen gaineko bahitura eginbidearen jakinarazpena.
Frogagirian aipatzen diren arrazoiengatik ondasun higiezin hauek bahitzeko eginbidea jakinarazterik izan ez denez, ediktu honen bidez aditzera ematen da 18211503 zenbakiko I.F.Z./N.A.N. duen José María Muñoz Ogallar jaunaren kontra 11.733 zenbakiko premiamendu espedienteari ekin zaiola. Horretan agertzen den diru kopurua 207.387 pezetakoa da, gehi korrituetarako behin-behinekoz kalkulatzen diren 65.000 eta prozeduraren gastuetarako 100.000 pezeta. Hori dena kontzeptu hauengatik: 1992ko B.E.Z., 3 eta 4. hiruhilekoak; 1993ko B.E.Z., 1, 2, 3 eta 4. hiruhilekoak eta 1994ko B.E.Z., 1 eta 2. hiruhilekoak (3230212-6, 3230213-4, 3230213-4, 3988060-5, 3988061-3, 3988062-1, 3988063-0, 3988064-8, 3988065-6 zenbakiko erreferentziak); eta bere garaian modu frogagarrian jakinarazitako 1994ko irailaren 30eko eta 1996ko otsailaren 28ko premiamendu probidentzien bidez.
Aditzera ematen da, halaber, gaurko egunean Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 124. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, bukaeran zehazten den finkaren gaineko bahitura eginbidea eman dela. Legezko tramiteak betetzen direnean, Erregelamendu horren 125. artikuluarekin bat, behar den agindua emanen da, Jabetza Erregistroan Nafarroako Foru Komunitatearen izenean paratu dadin eta, ondoren, bahitutako ondasunak enkante publikoan besterendu daitezen.
Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 124.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ondasun higiezinen bahitura hau jakinarazten zaie zordunari eta bere ezkontidea den Monserrat Iriarte Zaratiegui andreari, hirugarren edukitzaileei eta hartzekodun hipotekarioei, horrelakorik balitz.
Helegiteak: dirubilketaren kudeaketaren egintzen kontra helegite hauek paratzen ahal dira: berraztertzekoa, 15 eguneko epearen barrenean, Derrigorrezko Dirubilketaren atalburuaren aurrean, edo gora jotzeko helegitea, epe berean, Nafarroako Gobernuan (Tributu arloko Txosten eta Ebazpen Organoan).
BAHITZEN DEN FINKA
2.342-N zenbakidun finka, bikoiztua, 3.200 liburukia, 146. liburua, 170. orria. Artagostarra etxea, San Juan kaleko sei zenbakian, Iberoko barrutian, Oltza Zendeako Udala. Azalera, gutxi gorabehera, berrehun metro karratukoa da. Hiru solairu ditu: behe solairua, nagusia eta sabaia, eta etxeari erantsia dagoen estali gabeko tokia.
Katastroa: etxebizitza, nekazaritzako biltegia eta taberna-kafetegia Iberon. 419. lurzatia, 4. poligonoa, 1, 2 eta 3 hiri unitateak; 278, 61 eta 110 metro karratukoak, hurrenez hurren.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko maiatzaren bederatzian.-Derrigorrezko Dirubilketaren atalburua, José Luis Remón Corrales.
Iragarkiaren kodea: A9704514